2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Urriak 29

HELDU DA EGUNA!!!!


Donostirako bidaian, ikasle guztiak whatsappeko 6.D-ko taldean hitz egin genuen, guk ateratzen genituen selfiak bidaltzen genituen, beste batzuk musika entzuten, edo beraien artean hitz egiten, gurasoak elkarrekin hitz egiten. Donostiara iritsi ginenean, katedralean argazki batzuk atera genituen. Gero erakusketara joan ginenean, guk egindako erretratoei argazki pilo bat atera genien. Geroago lanen aurkezpena egon zen eta han Mikel tutorea, Maialen eta Nora ikasleak, artistak eta beste batzuk hitz egin zuten.
Ondoren terraza batera igo ginen eta dantza mota bat ikusi genuen. Gero behera jaitsi ginen eta lasai-lasai dena ikusi genuen autubusa iritsi arte. Autobusean Elgoibarreko bidaian denok oso nekatuta geuden. 100-eko arratsaldea izan zen! Oso ondo pasatu genuen denok espero genuen eguna.
 

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Urriak 20-28

ERRETRATOEN JAIOTZA


Lehenengo prosezua hasteko herrira jeitsi ginen eta herriko jendeari galdera batzuk egin genizkien herriari buruz, ondoren pertsona bat aukeratu genuen eta binaka berari buruz erretrato bat egiten hasi ginen. 
Aste bat lanean aritu eta gero erretratoak bukatuta genituen eta gaur Donostiako erakusketa areto batera eraman ditugu.

2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Urriak 19



ANNA NOSOWICZ ELGOIBARREKO HERRI ESKOLAN

Azkenik Poloniako artista etorri zen Elgoibarrera, Anna Nosowicz. Lehenengo Annari galdera batzuk egin genizkion ingelesez, eta galderak egin eta gero abesti bat abestu genion. Batzuk mozorrotuta joan ziren abestia abesteko.
Ondoren Annak bere teknika erakutsi zigun, koloretako poltsa batzuk hartu, zatitu eta plantxarekin poltsa zatiak pegatzen zituen.
Gero gu ere hasi ginen zatiak pegatzen eta Annak zeukan argitxo batekin argiagoa ikusten zen itsatsitako zatiak.  

Annaren Bloga:
https://portretyblog.wordpress.com/2015/11/08/herri-eskola-workshop-in-elgoibar/ 

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Urriak 7-15



ARTISTAK IZATEKO BIDEAN (II)

Ondoren oleoarekin hasi ginen, eta guk uste baino zailagoa izan zen. Hasi ginenean Asierrek gure irakaslea berriz ere plastikosko plater batean bota zigun oleo pintura, baina oraingoan gutxiago bota zigun eta zailagoa izan zen batzuentzat. Oleoarekin margotzen ari ginenean material berdina erabili genuen. Oraingoan abstraktu gehiago egin ziren tenperarekin baino eta denbora asko tardatzen zuen lehortzen.
Ondoren batzuk oleoa aukeratu zuten eta beste batzuk tenpera. Hasi ginenean, lehengo asteko teknikak ezin ziren erabili eta beste teknikarekin egin behar genuen. Gehienok tenpera aukeratu genuen.
Azkenik materialekin bukatzeko akrilikoa probatu genuen. Asierrek oraingoan oleoarekin baino pixka bat gehiago bota zigun. Akrilikoekin probatu eta gero oleoa baino errazagoa izan zen gehienentzat, eta abstraktu gehiago egin ziren oleoarekin bezala. Bukatu genuenean oso polita gelditzen zen, eta tenpera eta oleoa baino azkarrago lehortzen zen.


2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

Urriak 1



ARTISTA IZATEKO BIDEAN

Anna Nosowiczek egiten dituen artelanak ikusi eta aztertu ondoren, arkatzarekin marrazten hasi ginen.
Ondoren teknika ezberdinak probatu genituen: pintzelekin, belakiarekin (esponja), tanten teknikak etab….. 
Hurrengo egunetan tenperekin probak egin genituen.